Juana Mari Jauregi

Dirudienez, medio guztiak berdinak dira

Ulertezina eta mingarria suertatzen zait, bizi osoan konfiantza izan dudan GARA bezalako egunkari bat izatetik, une honetan nire bizitzako frustrazio handienetako bat izatera pasako delako.

Ulertezina zait, nola GARAk ahantz ditzakeen eta bidean botarik utzi bere agian milaka irakurle; eta... zergatik?

Ez al da ba erabat zentzuduna, pandemia ilun hau dela eta, gure zentzu kritikoa eta bestelako zentzu guztiak piztu eta lanean jartzea?

Nola da posible, GARA bezalako egunkari batek pertsona kritiko talde handi bati ahotsik gabe uztea?

Egia al da, goiko elite eta mundu mailako desinfomazio medioek esaten duten guztia ardi-kumeen modura atzetik jarraitzea, tutik ere esan gabe, zuen helburutako batean bihurtu duzuela? Eta hori horrela bada... eta horretan sinesten baduzue ere, hor konpon, baina, hau ez da zuen irakurle askoren egia eta pertzepzioa. Irakurle asko eta asko bazterrean utzi gaituzue, eroak edo ikusezinak bagina bezala.

Gasteizen, ez ziren 2.500 pertsona egon, Gasteizen milaka pertsona gehiago egon ginen, nahiz eta etxean geratu gure bihotzak han zeuden, beraiekin ados. Eta zuentzako ez ziren deus ez, ezerez, hutsaren hurrengoa besterik ez, ez gaituzue ikusi ere egin.

Ederki ba... eta nik nire buruari galdetzen diot, zenbat denbora gehiago konfidatu behar dudan GARA bezalako egunkari batekin, zuek ez baduzue nitaz konfidatzen eta ni bezalako milaka irakurleetan ezta ere.

Kritikoak gara pandemia ilun honekin, bai, zer bestela? Eta irakurle kritikoa izatea ez al da ba izan GARAko ardatz nagusienetariko bat?

Zuek jakingo duzue zertan zabiltzaten, baina jakin ezazue, irakurle asko behingoz lazkatuta daudela eta gaudela zuen jarrera ulertezinarekin.

Noiz arte, pertsonen eskubideak isiltzen?

Hauxe da tristura eta amorrua.

Search