Eneko Agirre eta Aitor Soroa

Donostian ez erabili bizikleta!

Paradoxa ederra. Europan mugikortasunaren astea omen da, baina bitartean Donostian ez dago lekurik bizikleta lotzeko, astelehen arratsaldea izanda ere ez. Tira, hainbat eta hainbat ziklista bezala lorategiko burdinera lotzen baduzu, traba egiten ez badu ere, txukun-txukun, disgustu ederra! Bizikleta kenduko dizu Udalak, eta horrek 90 euroko isuna, 21 euroko garabia, kandadu berri bat erosi beharra eta Donostian barrena gogoz kontra egin beharreko ibilaldia ekarriko dizu (bota ordu pare luzea bizikleta berreskuratu aurretik).

Europako iparraldean kaleak bizikletaz beteta daude, horra Amsterdameko zubiak, argazki tipikoa. Hainbat udaltzainek eta garabi zerbitzukoak esan digutenez, Mugikortasuneko udaltzainei «goitik» agindu diete garbiketa hau egitea. Zergatik hartu du halako neurri gogorra Udalak? Bizikleta gehiago nahi ez badute argi esan dezatela.

Search