Karmel Etxebarria Uriarte

Doris, zu beti gure gogoan

Komunera, feminista, sozialista, internazionalista; inoiz hiltzen ez diren horietakoa zara, Doris.

Zugandik jasotako elkartasun iraultzailea gure gogoan da betiko.

Langile eta zapalduen arteko elkartasun iraultzailearen eredu izan zaitugu urte luzeetan zehar.

Luzaroan erakutsi duzu, zuk zeuk ordezkatu duzun Castillako komuneroen borroka historikoaren ikur gisa, Euskal Herriko Nazio Askapen Mugimenduarekiko sakoneko elkartasuna.

Gu, HASIko militante eta Santi Brouard taldekoak legez, Valladolid aldetik gure borrokarekin erakutsi duzun elkartasunaren testigu izan gara; bereziki 1980ko hamarkadatik aurrera.

Zintzo eta apal jokatu izan duzu, iraultzaileoi dagokigun ausardiaz eta beldurraren eta etsipenaren aurrean, tinko eutsiz borrokari. Gure Txomin eta Izaskun, zure bihotzekoak ere, gogoan ditugula.

Irria ezpainetan eta borroka-gogoa bihotzean; Doris, zu beti gure oroimenean.

Search