Elkarbizitza, errealitate berria
Artikulua sei galdera eta sei erantzunetan oinarritu behar dut.
1. Gauzarik errazena? Huts egitea.
Gogoan hartuta, parte hartu izan dudala hainbat talde eta forotan, gure herriko indarkerien ondorioak gainditzeko, ziurtatzen dut urrutitik heldu naizela, oso urrutitik, onerako (beti) edo txarrerako, kasu honetan, aurrera egiteko dauden oztopoengatik, ez goaz nahi dugun eta gustatuko litzaigukeen abiaduran.
2. Oztoporik handiena? Beldurra.
Denboran irakurketa eginez, badaude ondorio nabarmenak:
ETAren armagabetzea eta bertan behera gelditzea. Urteak, hamarkadak, kostu zenbaezinak.
Ezinbestekoa: berriz ez errepikatzeko bermeak jartzea, beraz, beharrezkoa da horren alde egitea esparru guztietatik, gizarte zibila, erakundeak, instituzioak, eta, oso garrantzitsua, politikariek bake prozesua sostengatzea.
3. Sentsaziorik handiena? Barne bakea.
Gaur egun, aurrerapenak egon dira biktimen gaian.
Zenbat blokeo? Zenbat bereizkeria? Zenbat enpatia falta?
Batzuengandik edo beste batzuengatik, justizia lortzea tokatzen zaigu, biktima guztien egia ezagutuz, bazterkeriarik gabe, aitortuak eta errespetatuak izan daitezen.
4. Lehendabiziko beharra? Elkarrekin komunikatzea.
Beste alde batetik, espetxe politikaren aldaketa oso beharrezkoa da, pertsona presoen espazio berriak eskubideetan bermatzeko, giza eskubideak, behin ere urratu behar ez zirenak, eta, beren gizarteratzea eta ihes egindako pertsonena. Eskuzabaltasun dosi handiak behardira.
Ulertzen dut, batzuetan, pertsona asko desanimoaren akatsean eror gaitezkeela (bertan ni ere sartzen naiz), aukera onak nola pasatzen diren ikusten, aukerak, polarizazioarengatik (onak/gaiztoak, irabazleak/galtzaileak), errealitate berri bat lortzeko. Sufrimendu handiegia.
5. Akatsik handiena? Etsitzea.
Elkarbizitzak, edozein ikuspuntutatik, ahalegin pertsonala eskatzen du, gero, edo aldi berean, modu kolektiboan egin behar da beste pertsona batzuekin, gizaki ezberdinen arteko kolaborazioa izan dadin. Gizaki orok konpromisoak hartu behar ditu (maila ezberdinak), etengabeko prozesua baita, belaunaldiz belaunaldi.
Aldez aurretik onartuta ez dagoela «egia absoluturik», kontakizun guztiak partzialak izanen direla, oroitzapen kolektibo bat eraiki ahalko dugu.
6. Gaitz guztien erroa? Norberekeria.