Epaileak Berriobeitiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz
Joseba Otano Villanueva | Administrazioan Euskaraz Taldea
28/05/2020

18/1986 Euskararen Legeak eremu mistorako hau dio:

«Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko».

«Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatutako administrazioek honako hau egin dezakete»:

«a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea».

«b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea».

Berriobeitiko Udalak ahalmen hori erabili zuen eta zenbait lanpostutan euskarazko hizkuntz profila jarri zuen. UPNko kide baten helegite baten ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak zenbait lanposturen kasuan ezabatu zuen: Idazkariaren, kontu-hartzailearen, aparejadorearen, gazte-teknikariaren eta aguazilen lanpostuetan.

Udalaren helegitearen aurka, Administrazioarekiko Epaitegiak berretsi du orain hizkuntz profilak ezabatu izana. Auziaren kostuak, gainera, Udalak ordaindu behar ditu.

Antza denez, lanpostu horiek ez dira egokiak euskara erabiltzea bermatzeko. Epailearen ustez, lanpostu horiek lortuko dituztenek ez dute lanean behin ere hitz eginen hurrengo 30 urteetan Berriobeitiko herritarrekin, itxialdian, konfinamendu bete-betean lan eginen omen dute.

Legeak Administrazioei ematen die ahalmena hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko, baina epaileak ahalmen hori kendu egiten die. Berriz ere botereen banaketa klasikoa apurtu egin dute. Legea aplikatu beharrean, demokratikoki aukeratutako ordezkarien gainetik kokatu dira berriz epaileak.

Bada garaia euskaldunok eta euskaltzaleok erreakziona dezagun, epaileen aurrean erabat babesgabe gaudelako eta konturatzen ez garela ematen du.

Articles
Iñaki Egaña
11/07/2020
Iñigo Jaca Arrizabalaga
11/07/2020
Aitor Leiza Alberdi
11/07/2020
Aitziber Sarobe Egiguren
11/07/2020
Letters
Jon Alonso, Gaizka Aranguren, Mikel Los Arcos, Mikel Diez de Ultzurrun, Patxi Zenikazelaia, Gerardo Hurtado, Fernando Zabalza, Iosu Chueca eta Aitor Pescador
11/07/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbao
11/07/2020
Gerardo Hernández Zorroza
10/07/2020
Juan Luis Mugertza Unanue
09/07/2020
Latest posts
Fito Rodriguez
18/06/2020
Koldo Campos
15/06/2020