Euskadiko Esnearen Liga

Erandioko kiroldegian bularra ematea galarazita

Joan den ekainaren 25ean, ama baten jokabidea gaitzetsi egin zuten Erandioko kiroldegiko haur txikien igerilekuaren ondoan 6 hilabeteko haurrari bularra ematen ari zelako.

Euskadiko Esnearen Ligaren izenean, jakinarazi nahi dugu Chelo Corvik eta bere haurtxoak gure babes osoa dutela, eta Erandioko Udaleko arduradunei eskatzen diegu amagandiko edoskitzeari buruz dituzten arauak berrikusi eta alda ditzatela, bularra emateak ez diolako inolaz ere igerilekuaren higieneari eragiten, eta uste dugulako esparru horretan jan eta edateko debekuaren salbuespentzat jo behar dela amagandiko edoskitzea.

Era berean, adierazi nahi dugu gure iritziz beharrezkoa dela bularra ematen duten amentzako babes juridikoa garatzea, ama guztiek haurrei bularra edozein lekutan eta edozein egoeratan emateko duten eskubidea bermatzeko, inork gaitzetsi edo kritikatu gabe. Izan ere, eskatu ahala bularra ematea aukera natural eta onena da haurraren eta amaren osasun fisiko nahiz emozionalerako, eta ez dakar inolako kalterik ez ingurunerako eta ez ingurukoentzako ere.

Search