Errefuxiorik gabeko errefuxiatuak?
Atzo ekainak 20 zituenean eta 2020. urtean gori-gorian sartuak gaudela; gauza, gertakizun… azkenean kontu asko datorkit burura. Lehenik eta behin, zer da errefuxiatua izatea?
Gehienetan telebistan, egunkarietan, komunikabideetan, behin eta berriz diote errefuxiatuak etorkinak direla: «Menas» delakoak, afrikarrak, venelolarrak... Baina ez da soilik etorkina edota kanpokoa izatea; baizik eta prekarietate ekonomikoa, gudak, pertsekuzioa… etab. Jasaten duten jaioterritik ihes egitea etorkizun hobe baten bila, edo hori behintzat da nire uste apala.
Askotan ahazten zaigu duela ez hainbeste urte, itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora eramanak izan zirela hainbeste neska mutil. Gertakizun horrek euskal nortasuna zabaldu egin du mundu osotik eta gerra zibila izan zen zorigaitzetik, zuhaitz indartsu asko jaio direla esan ahal genezake harrotasunez.
Baina nora ailegatu nahi dut onekin? Ba hainbeste ezbeharren artean zerbait positiboa atera daitekeela. Betiere arazoa nola aurpegiratzen dugun kontuan harturik. Errefuxiatua izatea adibidez, bai arazo bat da. Baina arazo hartatik beste hainbeste konponbide gertatzen dira.
Multikulturaltasuna edozein herri kulturalki, sozialki, ekonomikoki aberastu dezake, hala baina kaltetu baita ere. euskal gizarte bezala, nahiko egin dugu errefuxiatu edota etorkinen ongizatea babesteko? Hori soilik denborak du erantzungo.
Testu kaskar hau irakurriz hausnarketa probokatu badizut niretzat jada aurrera pauso bat emanda dago…