Imanol Ugarte, Oñati

Ertzain euskaldunak non?

Oñatin, maiatzeko igande bat, Arantzazurako errepidearen hasieran Ertzaintzako agente pare bat autoak geldituz (Zegama-Aizkorri mendi lasterketa eguna izanik, pentsatzekoa da Arantzazu inguruak gainezka egongo direla). Ertzaina autora gerturatu eta…

–¿A dónde van?

–Kortakogainera goaz, mendi bueltatxoa egitera.

–Si no viven o trabajan en la zona no pueden subir.

2022 urtean herri euskaldunetan jarduteko zer euskara titulazio/gaitasunekin irteten dira gure poltsikotik ordaindutako polizia baskongado hauek?

Zer gertatu behar da bertako hizkuntzarekiko gaitasun eta sentsibilitate apurtxo batekin sikiera tratatu gaitzaten?

Lezio ederra ematen digute gure artean ditugun etorkin euskaldunduek!

Search