Patxi Aznar Bellido

Ertzaintzaren jarrera oldarkorra

Errauskailuaren auziari irtenbide arrazional bat emateko mugimendu ezberdinen deia jarraituz Zubietako auzotik errauskailuraino igo gara. Ia goian geundelarik Ertzaintzarekin topo egin genuen eta indarra erabilita pasoa oztopatu zigun. Egia esan, ikusitako biolentzia ez da beste herri zibilizatuetan ikusi, Esaterako, Britainia Handiko poliziak, manifestatzaileak oztopatu egiten baditu ere, kostata uler dezaket dugun poliziak duen biolentzia maila zeinen erraztasunarekin ateratzeko gai den gure aldarri baketsuen aurrean, biolentzia gordin hau berdin izan daitezke heldu gazte edo umeentzako.

Azkenean konturatzen zara poliziaren gabezi hau alor desberdinetara zabaltzen dela, besteak beste: justiziara, epai injustuekin, bai Manadarena, bai Segiko kideena, bai Andaluziako Ereena, bai Altsasuko gazteena; gabezi hori arlo politikora ere hedatzen da, diputatu askok prestakizun maila eskasa edukitzeaz gain, Estatuko aforatuen kopuru itzela delako. Kazetaritza arloarekin bukatuko dut, egunkari zein telebista edo irratiko kate batzuek nola edo hala informatzen dutelako. Amaitu baino lehen, hurrengo hitzorduak gogoratuko ditut: Donostiara Tour alternatiba iristearekin, urriak 5 Catalunyako plazan geratu gara bizikletaz ibilbidetxo bat egiteko, eta urriak 27, antolatuta dagoen manifestazioan parte hartzeko.

Search