Inazio Usarralde | Usarralde Arantzadi sendia

Esker onez

Gure familian egun bereziak bizi izan ditugu aitaren partitzearekin. Gogorrak bezain hunkigarriak izan dira egun hauek eta jaso ditugun samin-agur guztiak eskertu nahi ditugu lehenik. Aldi berean, lerro hauen bitartez, Donostiako Poliklinikako 2B eremuko lantaldeari gure esker ona adierazi nahi dizuegu. Sendagile eta erizain talde osoak eman diguzuen tratua oso profesionala eta oso goxoa izan da, sentiberatasun handikoa. Eskerrik asko bene-benetan!

Search