Eskerrik asko
Ohar labur honen bidez, Oñatiko Udaltzaingoak eskertu nahi ditu jaso dituen maitasun-adierazpen guztiak. Hainbat udaltzainek lanean ari zirela jasandako erasoa dela-eta Euskadiko udaltzainen familiak eta Gobernu Taldeak eman diguzuen babesagatik eta, batez ere, oñatiar guztiek une gogor hauetan erakutsitako berotasunagatik gure esker ona adierazi nahi dugu. Eskerrik asko, guztioi.