Mikel Albisu Iriarte eta Larraitz Iparragirre Guenetxea | Marixol Askatu ekimenaren izenean

Eskerrik asko!

Marixol askatu ekimenaren izenean joan den ostiralean, uztailak 3an, Donostiako Bulebarrean antolatutako ekitaldira agertu zinetenei eta, baita ere, agertzeko ezintasuna izan eta ekimenarekiko elkartasuna agertu zeniguten guztiei, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Ekitaldi xume bezain ederra izan zen, eta denok atera ginen indarturik. Bertan sentitu genuen maitasuna, elkartasuna eta erabakitasuna Marixoli helaraziko dizkiogu, giltzapean dutenek jarri dizkiguten oztopoen gainetik.

Datorren asteazken eta ostegunean ere, uztailaren 8an eta 9an, Madrilgo Auzitegi Nazional espainiarrean helaraziko diogu bera Euskal Herriko kaleetan aske ikusteko irrikaz dagoen jende guztiaren indarra. Konponbidean aurrera egiteko aske eta gure artean behar dugu Marixol. Eta bera bezala Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauzkaten gainontzeko euskal preso politiko guztiak.

Marixol askatu!
Preso guztiak askatu!
Konponbidea orain!

Search