Juan Luis Mugertza Unanue

Eskerrik asko, nagusien izenean

Zahartzen baldin banaiz eta betikoa ez baldin banaiz, izan pazientzia eta ulertu.

Alkandoraren gainean janaria botatzen badut, eta ahazten baldin badut oinetakoak lotzen, gogoratu zenbat ordu eman nituen zurekin gauza bera egiten.

Zurekin berba egiten dudanean, eta zuk ezagutzen duzun istorioa behin eta berriro esaten badut, ez moztu eta entzun: umea zinenean loak hartzeko neuk ere behin eta berriro kontatu behar izan ohi nizun ipuin berbera zure begitxoak itxi arte.

Besteen aurrean nire beharrak egiten baditut ez lotsarazi; ez dut horren errurik, ezin dut kontrolatu. Pentsatu zenbat aldiz lagundu nizun umetan txiza egiten irria ahoan.

Ez egin errietarik bainatzerik ez badut nahi; gogoan izan zer-nolako trikimailuak asmatzen nituen zure garbiketa atseginagoa izateko. Onartu eta barkatu: umea orain neu bainaiz.

Batzuetan ezjakin eta baldar ikusten banauzu, ez egin nire lepotik barre, zuk ikasitako gauza asko neuk erakutsi dizut-eta.

Zangoek huts egiten badidate nekatuta nagoelako, eman zure esku samurra eusteko neuk egiten nuen bezala zu oinez hasi zinenean.

Ez egon triste honela ikusteagatik, eman zure bihotza eta ulertu. Zure ibilbidearen hasieran lagundu nizun bezala lagundu neurea bukatzen.

Search