Juan Luis Mugertza Unanue

Euskadi is different

Gixajoak. Zer, bada? Batzuk espetxean. Beste batzuk atzerrian, eta gu hemen, lasai asko, kontu kontari. Orain ere ez zara sentimental jarriko zara, ezta? Zuei egoera honek ez dizue penarik ematen?

Urkuluk bere sasoian egindako ahalegina ahaztuta duzu, ala? Horrelakoetan burua erabili behar, eta ez… Bai, arrazoia duzue, baina… Inoiz irudikatu duzue zuen burua espetxean? Bakarrik pentsatzeak hotzikara eragiten dit. Zer nolako burutazioa! Gu beste ezpala batekoak gara. Mesedez! Lasai, ez estutu. Zuen ustez, gu salbu gaude? Ni, behintzat, ez nago prest bizitzaren zati bat... Ezta gu ere. 

Galdera bat: zer dela eta, horrelako burutazio hutsalak? Ez dakit, bada. Azken bolada honetan zarata handia dago kalean (pentsionistak, irakasle-emakume-langileen grebak…), eta guk hori ez dugu kontrolpean. Gainera, laster aurrekontuena, eta…? Zu non bizi zara? Barometroarena ez duzu irakurri, ala? Bai, arrazoia duzue, Euskadi is different.

Search