Jon Otero Uribarren

Euskara zapalduta

Daramat joaten goizetan nire herriko kafetegi batera gutxienez hamabost bat urte. Tarte horretan tabernariaz aldatu dute behi baino gehiagotan. Azkenengoak daramate urte pare bat edo. venezuelarrak dira, baina alabak euskaraz daki. Nik aspaldidanik erdaldunei euskaraz hitz egiten diet, salbuespenak salbuespen. Orain dela hilabete bat gutxi gorabehera tabernariaren alaba zegoen terrazan, eta mintzo nintzaion. Psikiatrian dago. Esan nion psikiatriako pastillak komunetik beherabotazeko. Aita enteratu eta hurrengo egunean esan zidan kafategian gehiago ez sartzeko. Pasatuko zitzaiolakoan, hurrengo astean sartzeko baimena eskatu nion eta ezetz. Hurrengoko astean  berriro ta gaur esan dit  berrriro ez sartzeko. Besterik gabe hitz egiten diot euskaraz eta euskalduna naizelako egotzi nau. Nire jaioterrian. Aitzakiak dira esan niona bere alabari.

Psikiatrian nago neu ere, eta euskaraz mintzatzeagatik erdaldunei da. Behin Fontkalent espetxe-psikiatrikoko psikiatra batek hau idatzi zuen txostenean: «cuando empieza a hablar vasco entra detro de una fase de enfermedad crónica». Azken batean psikiatria zer da ba? Zuek bazoazte sendagilearengana (medizina orokorrekoa) eta esaten badizute hartu behar dituzuela pastillak bizi guztia, nahi ez baduzue ez dituzue hartu, ez dituzue hartzen. Ez duzue polizia zuen atzetik horregatik. Psikiatrian ez. Psikiatrian ez badituzu hartzen errezetatutako pastillak edo injekzioak, poliziak antzemango zaitu. hemen aitzakiak ere, bestelakoak, baina euskaraz mintzo naizelako naukate gaixo mentaltzat.

Hemen Arrasaten, beste taberna batetan, sarri joaten ez naizena ere, ez sartzeko esan zidaten arrazoi berarengatik, aitzakiaz noski.

Search