Germán Gorraiz Lopez | Iruñea

Euskararen etorkizuna Nafarroan

Francoren diktadurapean alderdi abertzale bakarrak EAJ-PNV eta EAE-ANV ziren, baina ekinkide gehienak erbesteraturik, presoak edo klandestinitatean zeuden. Horrelako egoera politikoan, ETA euskararen bozeramaile bakarra izan zen, zeren euskaraz gauzatzen baitzituen bere agerraldi eta agerpenak, eta euskararen etsaiak baliatu ziren zirkunstantzia horretaz independentzia, indarkeria eta euskara berdintzeko. Hasiera batean Francoren erregimenaren euskarekiko jarrera hertsigarria bazen ere, denbora aurrera joan ahala erlaxatu egin zen, eta 1965ean sortu ziren Nafarroako lehenbiziko ikastolak, Jesus Atxa eta Jorge Kortes bultzatzaileak izanik, Amadeo Markok lagunduta.

Euskaltzale aitzindari haiei zor diegu gaur egun Nafarroako lurraldean zehar hedatu den ikastolen sarea, eta gero guraso euskaltzaleen eraginez, ikastetxe publikoetan D Eredua sortzea, kultura eta euskara bateratuz. Denontzat ezaguna da Nafarroako Gobernuaren euskararekiko jarrera, behin eta berriz euskararen kontrako legeak ematen; beharrezkoak diren diru-laguntzak murrizten eta epaitegiek Gobernuaren kontra emandako epaiak aintzat hartu gabe, hots, bere legetasun bete gabe. Hori gutxi izango balitz bezala, erronka horri gehitu behar zaio euskararen ikasgoak duen zailtasuna, latinetiko hizkuntza ez izateagatik eta zailtasun horrek baldintzatzen du biztanle elebidunaren gehipena.

Ezin da ukatu epe luzera begira euskararen etorkizuna igartzea ez dela lan makala, baina Satrustegik berak iragarri zuenez euskararen erabilera eta euskararen aldeko sustapenak areagotzen ez badira, 75 urte barru oroigarri gisa geratuko da, Iparraldean bezala. Hori ekiditeko, euskara plazaratu behar da, jarduera eta arlo guztietan euskararen erabilera areagotuz, gure eskubideak bermatzeko exijituz eta sustapen kanpainak bultzatuz. Euskara, Jalgi hadi plazara!!

Search