Ez gara espainolak, iraultzaileak gara
Estatu espainiarrarengandik jasotako sufrimendu mugagabea oroimenean dugu. Isiltasunera eraman nahi gaituen errepresioa ahaztu ezinean gaude. Ez ginen espainolak, ez gara espainolak eta ez gara izango espainolak. Ez mornarkia ez errepublika. Baina nola erori da gaur indarrez plazaratu den sentimendu eta ilusioa amorruzko itsutasunean?
Estatu espainiarrean milaka pertsona kaleratu dira errepublika eskatuz aho betez. Ez soilik errepublika, feminismo, sozialismo, komunismo eta anarkismoaren alde, herriak ozen. Eta guk arren gure independentzia, gure euskal errepublikaren alde egin dugu hitz. Funtsezkoa denaren, horren dudarik ez. Baina ez al zen eguna Euskal Herri aske, feminista eta sozialista sentitzen garen gisa, irmotasunez altxatu den herri espainiar errepublikarrari besarkada internazionalista emateko? Ez al zen eguna iraultzaile sentitzen garenon, denon berotasuna zabaltzeko? Ez al zen eguna bigarren errepublikak ekarri zuen maitasuna, ilusioa, kultura, utopiatzat hartuta aurrera pausua emateko? Izan ere benetako iraultzailea maitasun sentimendu handiek gidatzen dute. Ez dadila gure maitasuna amorruaren itsutasunean erori.