Ezerlariak
Bertsotan egiten baduzu bertsolaria zara, futbolean egiten baduzu futbolaria, eta martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak bultzatuta lau orduko lan uztearen alde ezer gutxi egiten baduzu, zer zara? Grebalaria ez, behintzat. Izan ere, EAJ alderdiko emakumeek nazioarteko emakumeen egunean planto egin beharrean ordu laurdeneko «atsedena» egingo dute gizarteak ikus dezan konpromiso eta zarata handirik egin gabe, ezerlaria (barka bekit garbizale horrek) izanda eta hauteskundeetan botoa emanda, lasai asko bizi zaitezkeela.