Futbola eraginkortuz
Eurokopa honetako partida gehienak ikusteak nire ustea indarberritu du, 90 minutuko partida bat gehiegi dela, alegia. Atezainaren patxada ateko sakeetan, alboko sakeak, falta zuzena edo penaltia jaurtitzeko prestaketak, jokalari-aldaketa kamara geldoan, Antzerki Eskolarako hautatze-proba bihurtutako faltak handik minutura Banbiren antzera jauzi txikika hasteko etab. Zergatik ez saskibaloian bezala egin? Baloia jokoan ez denean kronometroa gelditu! Baloia jokoan denean zenbat minutu diren zenbatzen ibili naiz eta 55-60 minutu inguru baino ez dira partiduko. Beraz, zati bakoitzeko 45 minutu jokatu beharrean 30 minutu jokatzea proposatzen dut. Ta akabo jokalarien eszena dramatiko eta denbora-galerekin. Beste egun batean nire ideien berri emango dizuet joko zikinarekin eta epaileen hankasartzeekin amaitzeko...