Aitor Garikoitz Villanueva, Täby (Suedia)

Futbola eraginkortuz II

Einsteinek esan omen zuen unibertsoa eta gizakion ergelkeria amaigabeak zirela baina azken honetaz baino ez zegoela ziur. Eta futbol partida bat ikustea besterik ez dago horretaz ohartzeko. Noiz arte jasango ote ditugu epaileen hankasartze larriak? Noiz arte ote Ukrainari baliogabetutako gola edo Ramos espainiarrak kroaziar bati egindako penaltia bezalako bidegabekeriak? Gaur egun futbol-zelaia angelu eta mangelu guztietatik hartzen duten kamara-kopurua ikusita, gezurra dirudi kirol honen arduradunek neurririk hartu ez izana. Frantziako errugby ligan, adibidez, epaileak jokaldi eztabaidagarriak ikusten ditu telebistaz, zelaian bertan erabaki zuzena hartu ahal izateko. Futbol partiden ostean ere epaile batek partiduaren irudiak berrikusi beharko lituzke jokalarien azpijoko, bortizkeria eta simulazioak behar bezala zigortzeko. Eta ziur nago, jokalari bakoitzari gailutxo bat ipinita ordenagailu bidezko sistema bat egundoko laguntza izango litzatekeela jokalaria jokoz kanpo ala ez zegoen momentuan bertan erabakitzeko.

Search