Igor Estarellas Lacasa

Galdera erraza... erantzuna?

Zuzendariari gutuna

Iruarteta Eskola Publikoko Guraso Elkartearen Zuzendaritza Batzordea

Pasa den 2017ko martxoaren 28an Iruarteta eskola publikoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Batzordeko bisita bat jaso zuen, Ibaiondo zonaldearen errealitatea ezagutzeko. Batzordeari Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkariak lagundu zion behar ziren azalpenak emateko, Iruartetako gurasoen elkartetik azalpenak aprobetxatuz Ana Isabel Ferri andereari galdera sinple bat egin genion baina ez zigun erantzunik eman; horregatik orain publiko eta zuzenki hezkuntza sailburuari, Cristina Uriarte andereari, galdera hori berregiten diogu: Hezkuntza Sailak otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, bete behar du?

Galdera erraza eta erantzuna derrigorrezkoa. Iruartetako familiek, patioa estaltzeko eskaera gure gogoa den edo Eusko Jaurlaritzak legez bete behar duen gauza den jakin nahi dugu.

 

Search