Julen Goñi

Gehiegi

Zer nahi dute Bertsolari Txapelketaren antolatzaileek? Zer dela eta modan jarri da maratoi hori? Ba al da pentsatuta gazteek soilik parte har dezaten? Inoiz irakurri al dute atentzioa mantentzerik ez dagoela denbora tarte bat gaindituta? Eta, zer esanik ez kontzentrazioari buruz! Ikusi al zituzten telebistak erakusten zituen hainbat aurpegi desitxuratuak? Bertsolarien alde, ikusleentzuleen alde eta zale guztien alde, mesedez, ez errepikatu tortura berbera. Erraza duzue: bi egunetan egin edo egun bakar batean baina goizez bakarrik egin. Ez da zaila.

Zorionak irabazi ez zutenei -irabazleak ez baitu behar-.

Search