Gabriel León Caballero (*)

Getxoko ‘Abra Bizirik’ informazio eske

Getxoko ‘Abra Bizirik’ plataformatik Abrako Punta Luzueron inguretan egin beharreko dragatze egitasmoa dela medio informazioa exijitzen dugu Bilboko Portu Agintaritzak Punta Luzuerotik gertuko kanpo itsasoan hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milioi metro kubikoren erauzketa egiteko proiektuak, ‘geldialdi teknikoan’ darama hilabete batzuk, Uribe kosta eta Ezkerraldeko hainbat elkartek Inguru Gaineko Eragineko Azterlanari jarritako alegazioak direla medio.

Batez ere, kontutan hartu ziren Alejandro Ciarreta jaunak eta Harea-Geologia litoral UPVko ikerketa taldeak eginiko txostenean oinarrituriko Muskizeko udalak tartekatu alegazioak. Delako txosten horretan, eginiko laginak urriak eta azalezkoak zirela ondorioztatzen zen. 2012ko udaberrian, Espainiako Ingurugiroko Ministerioak sakontasun handiagoko laginak hartzea eskatu zuen, dragatze egitasmo hori behar bezala ebaluatu ahal izateko.

Ordutik, eginiko lagin biltze berri horri buruz zein geure itsasoa harrobi bihurtzeko proiektu horren egoera administratiboari buruz ez dugu inolako informaziorik Bilboko Portu Agintaritzatik; ez eta Getxoko Udaletik ere.

Madrileko Ingurugiro Ministeriotik oraindik ez dute argitaratu Ingurugiro Eragin Azterlana. Hori dela eta, Abra Bizirik Plataformak mozio bat aurkeztuko die Getxoko udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei eztabaidatu izan dadin apirileko Osoko Bilkuran, udal horrek Bilboko Portu Agintaritzari kata horien inguruan informazioa eta gure Itxaso eta kostaldearen egoera kaltetu dezakeen egitasmo horretaz gardentasun informatiboa eska diezaion.

(*) Adeitasunez Getxo ‘Abra Bizirik’ Plataformako zenbait kidek sinatzen dute ere: Dámaso Lazkano Lazkano, Iñigo Elortegi Suárez, Christian Reinicke Urrutikoetxea, Kike Prada Olleta eta Gabi Basañez Ruiz.

Search