Begoña Elias Olazabal

Gipuzkoana autobus ordutegi ibilbide aldaketak

Donostiako bus geltoki berria dela-eta urtarrillaren 16tik Gipuzkoanak ordutegi eta ibilbidea aldatu egingo duela irakurri dut. Azpeitiatik Donostiara doan  líneak (UK01 Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Donostia) aldaketa kaltegarria izango du bidaiariontzat, Pio XIIan ez duelako geldialdirik egingo.Hemendik aurrera, hiri barruan San Martin Kalean eta Askatasunaren Hiribidean izango ditu soilik.

Jakin nahi nuke zer irizpide erabili duten Forun Aldundiak eta Gipukoanakoek aldaketa hau egiteko. Kontuan izan dituzte Deustuko ikasleak, Amarara lanera joaten direnak, DNI, Pasaportea, Podavines zentru ofizialak, Donostiako Ospitala,  Onkologikoa, Poliklinika eta abar?

Eta Donostiatik bueltan izango ditugun eragozpenak Askatasunaren Hiribideraino joan beharko dugulako autobusa hartzera.     

Konpentsazio moduan maiztasun gehiago ipiniko dizkigute, baina horrek ez du arazoa konpontzen. Egin dezatela beste autobus linea batzuek egingo dutena, alegia, Amaran geldialdi teknikoa egin jendea jaitsi dadin.                                                        
Aurrera joan beharrean atzera pauso galanta guretzako. Hemen argi dago Foru Aldundiak ez gaituela kontuan eduki, zergak ordaintzerakoan eta zaborrak ekartzerakoan bakarrik gogoratzen dira gurekin.

Gobernu irekia, gardentasuna eta abar luze bat ageri dira Foru Aldundiko webgunean. Kasu honetan behintzat ez dute asko erabili.

Search