Patxi Sanchez

Glitosafo? Glisofato? Glifosato? Copiapega?

Ez bat, ez bi, hamaika bider idatzi du “glisofato” hitza A. Lertxundik. Eta zalantza sortu zait. Nola idazten da? Glisofato ala glifosato? Gauza bera da ala bi gauza ezberdinak dira? Eta galdera gehiago sortzen zaizkit: Nork idatzi du jatorrizko artikulua? Zer daki idazleak glifosatoari buruz? (http://es.wikipedia.org/wiki/Glifosato). Akats hauek zalantzak baino ez dituzte sortzen eta nire ustez oso kezkagarria da zeren eta ez baita lehengo aldiz egunkari honek hanka sartzen duela zientzaz idazterakoan. Oraindik daukat begietako mina Nerea Gotik idatzitako elgorri izurriteari buruzko artikulua: “Txertoak bai ala ez? Galdera zaharra da, eta zaila erantzuna”. Ez, Nerea maitea, galdera ez da zaharra eta erantzuna izugarri erraza da: txertoak bai. (http://naukas.com/2011/01/06/descubren-que-el-estudio-que-relacionaba-vacunas-con-autismo-es-un-fraude/) Mesedez eskatzen dizuet: zientzian zuzentasuna da bidea eta erligioa ez dauka lekurik ez ohikoa ez eta alternatiboa ere ez. Zuzentasun ezak kentzen dio egunkariari bere sinesgarritasun osoa. Agur bero bat, zientziazale bat.

Search