Iker Argintxona eta Xabier Gamboa

Gora España!

Aurtengo Eurokoparen edizioan San Mames xede izango dela badakigu, eta bertan, lau partidu ospatuko dira, non lautik hirutan Espainiak parte hartuko duen. Jakinda euskaldunok inoiz ez garela isiltzen horren kontra egiten dugu, beraz badakigu: handia beti legez, txikia behin ere ez. Pentsatzen dugu, futbolaren zentzua galtzen dagoela etengabe: mundiala Qatarrera eramaten da diruagatik, nahiz eta EAE-ko biztanleek nahi ez izan Eurokopa bertan jokatu, jokatuko da. Beraz, normala da Bilbon Eurokopa bezalako makroekitaldiak ospatzea?

Gure ustez, Eurokopa Bilbon ez litzateke jokatu beharko, euskaldunoi ez digutelako ezer emango, ez du inolako aberastasunik ekarriko euskal langileriarentzat, eta, gutxi balitz bezala, ez digute ezta ofizialtasunarik ematen, ez bada Madrileko interes politikoak medio. Gainera lotsagarria iruditzen zaigu nazio txikiak, gurea bezalakoa, zapalduak onartuak ez diren bitartean, Turkia eta Israel bezalako estatu genozidek parte hartzeko aukera izatea.

Beste aldetik, egunero ikusten den moduan, Eurokopan ere jarrera heteropatriarkalak erakusten dira, iragarki matxisten bidez esaterako. Emakumeak prekarizatuak izaten dira, gehien sufrituko dutenak (ostalariak, prostitutak, garbitzaileak). Horretaz landa, Euskal Herria, Bilbo bereziki, poliziaz beteko da, etortzen diren kanpotar guztiak babesteko. Tamalez, Bilbora ailegatuko den dirua, beti bezala turismo arloko enpresa handiek hartuko dute. Horrenbestez, sinesten jarraitu behar dugu ekitaldi honek onurak ekarriko dizkiola Euskal Herrira?

Hau guztia kontuan hartuta, uste dugu Eurokopa gure herrian jokatzea errespetu falta bat dela gurekiko, euskaldunekiko. Gu ez gatoz bat Eurokopak ekarriko dituen ondorioekin. Ematen du, ez dugula eskubiderik guk erabakitzeko gure lurretan zer eta nolako gauzak egiten diren. Beraz Eurokopa honi ezetz esaten diogu!

Search