Grande Marlaska ministroa kargutik kentzea
Grande Marlaska, ministro kargua hartu aurretik, ez zen ospe ona, adibidez, tortura kasuei ez baitzien sinesgarritasunik ematen, besteak beste, Unai Romanoren kasua.
Duela hilabete batzuk, Larderon (Errioxa), F.A.L.-ren inizialei erantzuten zien bortxatzaile berrerorle batek bederatzi urteko ume baten bizitzari amaiera eman zion. Aipatutako pertsona honek espetxealdian zuen txostenaren arabera, ez zen komeni aske uztea, honetarako gutxieneko baldintzak betetzen ez zituelako. Ministroari gaiari buruz galdetu ondoren, aipatutako txostena alde batera utzita une oro legea bete zela erantzun zuen. Edalontzia bete duen tanta izan da joan den asteburuan Madrilgo Erkidegoan gertatu dena, hau da, labankadaz zazpi lagun zauritu dira eta horietako bi hil egin dira. Ministroari gertaera horiei buruz galdetu ondoren, Espainia herrialde segurua dela erantzun du. Bada, hori egia ez denez, uste dut ordua dela ministro hau kargutik kentzeko eskatzeko.