Jon Astelarra Franco

‘Guernica’ Gernikara

‘Guernica’ Gernikara Pablo Picasso margolariak Gernikari eskeinitako margolana Madriletik Gernikara ekartzeko sinadura bilketa bat da.

Pablo Picassok 1937an egin zuen margolanak estatu frankistak, alemanaren laguntzaz, Gernikan urte bereko apirilaren 26an egin zuen borkardaketaren ondorioak irudikatzen ditu. Beraz Gernikak eta Euskal Herriak garai hartan jasandako mina sinbolizatzen du. Hala ere, margolan hau Madrilen aurkitzen da, Gernikan edo Euskal Herrian egon beharrean, turismoa erakartzeko asmoz.

Argi dago Estatu españolak ez duela errespetatzen margolan honek irudikatzen duena, eta horregaitik Gernikako biztanleak firma bilketa bat egiten hasi dira margolana bere jatorriko etxera ekartzeko. Dagoeneko 20.000 firmatik gora bildu baldin badira ere, 50.000 firma behar dira gai hau estatuak mahai gainera ateratzeko. Ondorioz Gerniako udalak web gune bat zabaldu du bertatik sinatu ahal izateko (http://www.change.org/es/).

Search