Guzurrezko egiak
Zenbat buru, hainbat aburu. Bide egokia nork erabaki orduan. Gizadiak gaitza barnean daroan bitartean are konplikatuago. Buru poteretsu baten aburuz, bart atera ziren gure hegazkinak Frantziatik, Raqa helburu zutela. Mendekuz asetu nahian. Lanak eginda etorriko dira eta pozik hartuko ditu frantziar gizarteak.
Gezurrez josi digute errealitatea. Nekez dakigu zorakeria hauen guztien benetako arrazoia. Baina ondo dakite guzurrak bere alde jokatzen duela. Etorkizunak, gaurkotasuna iragana bihurtu eta orduan ateratzen dalako egia, jada garrantzia galduta.
Estrategia lizun horren indarra gure emozioak dira, errudunaren esku utzita. Ni ez naiz Paris. Ez naiz moda emozional bideratu honen parte. Gezurrezko baretasunean, Mediterranear itxasoan galduta dabilen bizitzako errefuxiatu ahaztu bat naiz.