Patxi Aznar

Handikeria, potentzia eta umiltasuna

Urkullu jaunak egunkari desberdinetan azaldutakoaren arabera, Europan handikeria soberan dago eta potentzia falta da. Nik ez dut esango bere arrazoi-zatia edukiko ez duenik, baina, esandakoaz hurrengo gogoeta.

Bi arrazoirengatik, batez ere, esan du; Ekialdetik datozen etorkinei Europak ematen ari zaien trataera zatarra delako eta Europar herrialdeek laguntza sozialean egindako murrizketengatik. Kasualitatez egunkari horretan hurrengo orrialdean Xabier Olano eta Juantxo Iturria kexati agertzen ziren Gipuzkoan Foru gobernuak aurkeztutako aurrekontuarekin, Foru aldundiak inbertitzeko duen gaitasuna hipotekatzeaz gain, gastu sozialean murrizketa handia zelako. Zehazki J. Iturria eta X. Olanok ez zeuden ados oraingo gobernuak azpiegitura handiei zuzendutako diruarengatik, horren adibiderik esanguratsuena da; Foru Aldundiko gobernuak errauskailua egiteko erreserbatutako 84 milioi euro.

Aurreko hauteskundeetan Urkullu Lehendakaria Gipuzkoan azaldu zen, zabor bilketaren auzian bereziki Bilduk zuen portaera inposatzailea salatzeko, PNVko jendearen jarrera, berriz, ez zela halakoa herriaren nahiak entzuten baitzituen. Azaroaren bukaeran Astigarragan egindako plenoan hau gezurra zela agerian gelditu da PNVk eta PSEk botoak batu zituztelako herritar batek errauskailuaren galdeketaz aurkeztutako mozioa deuseztatzeko. Hauteskunde hauetan Urkullu lehendakaria Gipuzkoara etortzen bada, behintzat, gai honetan jarrera umilagoa edukitzea espero dut europarrek akatsak edukitzen badituzte hemengo Euskal gobernua ez baita atzean gelditzen.

Search