Iñaki Bernaola | Berango

Hau bai lotsagarria dela, Sopela!

Sopelako Barinatxe hondartzak hiru sarbide ditu: ezkerrean, labarraren magala zeharkatzen duen oinezko bide xumea. Getxoko udal-eremuan hasita, nik dakidala udal gobernariek sekulan ez diote bidexka horri arretarik txikiena ere dedikatu. Eskuin aldean, Sopelako eremu bete betean jada, beste bi: ibilgailuentzako erabiltzen den aldapa (anbulantziak eta abarreko zerbitzukoak soilik), eta oinezko eskailera estua.  

Luizien arriskua aitzaki, aldapa itxi egin dute. Beraz, orain oinez soilik jaitsi daiteke hondartzara, honek dakartzan eragozpen eta egoera arriskutsu guztiak kontuan. Eslaileran, bestalde, egunotan maskara eramatea derrigorrzkoa omen da, nahiz eta hogei erabiltzailetik bat bera ere ez doan aupegian maskara jantzita.

Arau-hauste hau, antza, ez da inongo gobernarien ardura. Ezta aldapa irekitzea ere, ez baita trazarik ikusten konponketa lanari ekingio diotenik uda osoan. Agintarien kezka bestelakoa da oso: hondartza ondoko hautsez betetako aparkalekuan ezezik, orain inguruko kale guztietan ezarri dute TAO-OTA.

Bakoitza bereari. Eta eremu publikoa galtzaile.

Search