Hauteskundeak bai, oporrak ere bai
Rober Cano | Erizaina
02/06/2020

Baretzen doa Coronavirus epidemia Euskal Herrian, normaltasunera itzuli gabe, baina osasun sistemen egoera ere lasaituz doa. Urkullu jaunak sasoi ezin hobetzat hartu ditu ondorengo asteak kanpaina elektorala burutzeko, eta ondoren hauteskundeak, oporraldi garaian hauteskundeak. Zoritzarrez familia eta norbanako askorentzat, egoera ekonomikoa dela eta, ez dira izango euren bizitzetako oporraldirik onenak. Beste batzuk berriz, pandemiaren latzenean bere onena eman eta gero, gogoz hartuko dute udako oporraldia. Eta azken hauen artean osasun langileak.

Aipatutako azken talde honetako kidea naiz. Asteetako lan gogorraren ostean jopuntuan dugu udako oporraldia, deskonexioa, lasaitasuna eta atsedena topatzeko asmoz. Baina hauteskundeak deitu ditu Urkullu jaunak, eta oporraldia nahi dugun asteetan aukeratzerik ez dugunoi bonboan sartuko digute gure atseden eta deskonexiorako aukera ere. Uztailaren 12ak erditik moztu ahal digu gure oporretarako eskubidea, baldin eta aurrez ordaindutako bidaia ez badaukagu. Uztailaren 12an gure oporraldia erditik moztu ahal digu Urkullu jaunak. Eta berriro ere, baldintza gogorretan gure onena eman eta gero, beste esfortzu bat eskatzen digute, oporraldirik gabe geratzea hauteskunde mahaian egotea egokituz gero, Urkullu jaunak hausteskundeak deitu ditu eta. Berak gero, agian, oporralditxoa hartuko du.

Articles
Julen Arzuaga
07/07/2020
Jesús Cantero Gonzalbo y José Manuel Gutiérrez Bastida
07/07/2020
Júlia Martí y Gonzalo Fernández
06/07/2020
Arkaitz Rodriguez
06/07/2020
Letters
Gotzon Amaro Lopez | Santutxuko lagunen izenean
07/07/2020
Mikel Albisu Iriarte eta Larraitz Iparragirre Guenetxea | Marixol Askatu ekimenaren izenean
07/07/2020
Gerardo Hernández Zorroza
03/07/2020
Miren Goñi eta Iñigo Legorburu | Leoka Guraso Elkartea (Hernani)
02/07/2020
Latest posts
Fito Rodriguez
18/06/2020
Koldo Campos
15/06/2020