Ikasketak jokoan
Ariane Anton eta Unax Gonzalez
04/04/2020

Lanpostuak gero eta berrituagoak daude baina eskolak, tamalez, ez; izan ere, hezkuntza sistema zaharkituta dago. Eskolek aldaketak behar dituzte gaur egunera egokitzeko. Gauza jakina da, sistema honetan ez duela inporta ikasleak ikasitakoa, baizik eta atera duen nota; ondorioz, espero dezakeguna denboraldi labur baterako ikasten duten ikasleak dira.

Hezkuntza sistema ez da ona, tirita bat bezalakoa da, edukiak momentu batez burmuineko metategian gorde eta ahaztu. Ordutegiak nahiko astunak egiten dira, bereziki egunetako azkenengo orduak. Frogatuta dago nerabeen erloju biologikoa ezberdin funtzionatzen duela umeen eta helduekin konparatuta; beranduago doa lo egitera, beraz, beranduago esnatu behar da. Orduan, ez dauka zentzurik institutuetako ordutegia hain goiz hastea.

Lantegi batean bezala, guztia ia mekanikoki egiten dugu. Irakasleek antzinako erakusteko metodoak erabiltzen dituzte, gaur egun funtzionatzen ez dutenak. Laburbilduz, erakusteko metodoa hau da: zerbait azaldu eta ariketak egin. Hori behin eta berriro egiten dugu 160 egunez urtero, beste dinamika batzuk erabili ordez. Honek eragiten du ikasleak desmotibatuta egotea, ikasteko gogorik ez edukitzea eta ezer ez ikastea.

Benetan gobernukoek hezi nahi gaituzte? Horrela ikusita badirudi ezetz, baina unibertsitatean irakaskuntza hobea da! Gobernukoen barruko gogoak azaleratzean esan zien: atera diru guztia ikasleei, 5.000 euro gutxienez.

Ez, ez zaie axola posiblea ez bada dirua kobratzea, DBH eta Batxillergoko azkenengo aldaketak apaingarriak dira, ez dute sistema zahartua aldatzen. Orain modan dago ordenagailuak gehitzea ikasketetan liburuen ordez. Azken batean, funtzio bera betetzen dute eta frogatuta dago ordenagailuekin ikasten duten ikasleek nota baxuagoak dituztela. Baina, aizue! Ondo geratzen dira ordenagailuak, ezta?

Articles
Iñigo Jaca Arrizabalaga
23/11/2020
Maialen Briz Erdozia
23/11/2020
Joan Llopis Torres
23/11/2020
Letters
Juan Luis Mugertza Unanue
23/11/2020
Iñaki Uriarte
20/11/2020
Juan Carlos Poderoso | Portavoz de la plataforma AP-8 Peajerik EZ
20/11/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
20/11/2020