Juan Luis Mugertza Unanue

Ikasle gozoa

Aurten, egokitutako eskola ezin esan oso euskalduna denik, baina etxetik oso gertu dago, eta horrek aukera ona ematen dit bizikletaz joateko. Lehengo egunean, nire antzera, txirrindulaz joaten den ikasle ezezagun batekin, kontu kontari, etxera joateko aukera izan nuen.

Ohiko galderak neuk egin ostean -nagusiok horretarako oso astunak baikara-, bere txanda izan zen, eta oso galdera gozoa egin zidan; gozoegia, agian: Zerezkoa zara? Irakaskuntzan aritzen garenok ez dakit erakusten edo zer egiten dugun, baina psikologiarena oso ondo landuta dugula ezin ukan.

Aupergiaren keinuari ginda jarri, badaezpada, gaurko gazteekin kontuz ibili behar baitugu, zera esan nion: Euskara irakaslea naiz. Agur elkarri esan, egindako galderaren gazi-gozoa etxera eraman, eta D ereduaren porrotaren inguruko ausnarketa murtxikatu ostean, bazkaltzeko tenorea heldu zitzaidan. Postrea jaten nengoelarik neure burua marrubi itxura irudikatu nuen.

Search