Jaiak? Bai! Baina herritik eta herriarentzat!
Badira hiru urte Berangon Kukullaga jai batzordea sortu zala, hiru urte luze, trabaz, gezurrez eta mehatxuz betetako hiru urte. 2010. urtean herri honetako hainbat auzokide batu ginen jaien norabidea aldatu behar genuelakoan. Ilusioa, umore ona, kriston intentzio ta ideaiak,...baina bereziki jai herrikoi batzuk sortzea geneukan buruan.
Tamalez laster ailega ziren lehenengo trabak, jaiak ezin zirela pertsona partikular batzuen eskutan geratu eta elkarte bat sortu behar genuela esanez. Baina euren traba horrek berandu etortzen ziren, gure gogoak horiek baino askoz be indar handiagoa zuten eta. Beraz atara beharreko paper administratibo danak atara eta lanean jarraitu genuen. Horrela iritsi zitzaigun 2011. urtea lan asko baina aurrera egiteko gogo gehiagorekin. Azkenean eskusa gehiagorik ez zutela ikusita jaiak Kukullaga jai batzordearen esku geratuko ziren, beraz, lehenengo erronka irabazita bigarrena eta garrantzitsuena geneukan eskutartean, jai euskaldun, parekide, partehartzaile,...baina bereziki herrikoiak egitea. Baina bigarren erronka hau ere gure alde jauziko zan, eta nola gainera.
Azkenengo urteetan Berangon izan diren jairik partehartzaileenak ikusteko aukera egon zen baina hori baino gauza ederragoa ere, herriaren irrifarrea ikusteko aukera egon zen. Noski, ez zeukaten aukerarik, 2012.eko jaiak ere, herriak antolatuko zituen, jai batzorde baten izenean bai, baina herriak. Baina urte honetan, hasiera hasieratik udaletxeak argi izan zuen: zailtasunak jarri, eta dexente gainera.
Nola uler daiteke jaietarako bideratua zegoen dirulaguntza jaiak hasi baino egun bat lehenago eskuratzea? Ez, ez pentsatu, ez dago ulertzerik!! Baina galdera horren moduke beste hainbeste bota ahalko genituzke, aurretik udalak beti ordaindutako gastu batzuk batzordearen esku uztearena, udaletxeko, hau da, supuestamente herriko den materialaren ukazioa (gauzak mugitzeko kamioia esate baterako) eta abar luze bat. Hainbesterainokoa zen Anabel Landa Berangoko Alkate Andrearen presioa, herri bazkari baterako, herriko baserritar bati erositako letxuga eta tomateen faktura nahi zuela, NIF eta guzti. Bai eginzazue barre, barre egitekoa da eta.
Baina bai gizakiak gara, gizon-emakume normalak, egunero-egunero lanera joan behar direnak, gero bakoitzak bere etxeko lanak asetu eta azkenik beraien herriarentzat eguneko zati txikitxo bat ateratzen dutenak. Eta nola ez, akatsak egiten ditugu eta modu batean harro gaude akats horietaz, horrek zeozertan gabilzela esan nahi du eta. Akatsak egitea ez da txarra, txarra dena horietaz ez ikastea da eta guk egunero ikasten dugu eta horrela jarraituko dugu, usten bagaituzte behintzat.
Pasadan urteko kontuetan, errore matematiko batengatik, 2.500 euro gehiago gastatu genituen. Horretaz Udaletxeari informatu eta konpontzeko aukerak eman genizkien inolako erantzunik gabe. Beno, erantzun modura, Berangoko PNV-k aldizkari bat atera zuen aurretik esandako guztia Bilduren laguntzak egina zela esanez.
Baina jaien inguruan interes pixkat euki duen edonork jakingo du, Bilduk egin zuen gauza bakarra Udaletxeak ukatutako batzar bat antolatzea izan zela, talde politiko guztiei deituta, jai batzordeak hitza hartu ahal izateko. Hemen gaude, eta jarraitzeko asmoarekin gainera. Argi daukagu Udaletxe batek eta bere eskutan daukan diplomazia guztiak ez duela herri bat geldituko. Gure indarra eta ilusioa euren fotokopiadorak atera ahal duten papelik handiena baino handiagoa delako.