Jauzi kualitatiboa
Saharan gertatu den heriotza berria berezia da. Orain arte heriotza gehienak independentzia eskubidearekin bazeuden erlazionatuta, oraingo heriotzan, berriz, oinarrian arazo sozial bat zegoen.
Prentsan irakurri dudanez, Brahin Saika hilaren 1ean atxilotu zuten, langabeziaren aurkako manifestazio batean parte hartzera zihoanean. Hilaren bostean eraman zuten ospitalera. komisaldegian izan zen bitartean, lagunek eta senideek torturak salatu zituzten; seguru asko aipatutako tratu txarrengatik bultzatuta hil arte gose eta egarria greba hasi zen. Joan den asteko ostiralean behar zuen arreta jaso gabe Marokoko ospital batean hil egin zen. Heriotza berri horrek argi uzten du honako hau: marokiarrek nahi dute mendebaldeko Sahara, baina betiko biztanlerik gabe Argi dago Nazio Batuen kontseiluan Frantziak armada marokoarrak egindako hilketen alde agertzen jarrai dezan bitartean, istilua mantenduko dela edo okerrago gerra bihur daitekeela.
Bukatzeko salatu nahi dut zenbait gaiez bai prentsan, bai telebistan agertzen den informazio eskasa, egunkari batean bakarrik ikusi baitut pertsona honen heriotzaren berri.