Jon Irazabal Agirre «Kata»

Josemari Bilbao «Mañari», in memorian

«Dies nostri sicut umbra transut» dio Otxandioko udaletxeko eguzki erlojuak. Hau da, gure egunak itzal baten antzera pasatzen dira, eta horrela da egia. Gaur hil zarala jaso dugunean berria eta zutaz lau lerro idaztea eskatu didate. Oroimen asko burura eta denak nahasturik, dena dela barre egin dut gogoratuz nire estiloa «zuzena eta gogorregia izanik» ez zela zure gustukoak, bana saiatuko nahiz zure oroimenean lerro goxo hauek idazten.

Mañarian jaio zinen 1944aneta hortik gaitzizena. Nahiz eta herri artan iraun zure zaparro garaiak gaztaroan, zure  amarekin, Durangora aldatu zenuen etxola. Durangoko Maristetan delineante ikasketak burutu ondoren, inguruko entrepresatan lanean aritu zinen. Geroago zeure kabuz jarraitu zenuen lanean, baina zure benetako ofizioa herrigintza izan zenuen.

60/70eko hamarkadan, beste hainbat euskal gazte bezala, isiltasuneko euskal munduko militantea izan zinen. Mataderoko zure etxea beti zabalik izan zuten alderdi, sindikatu eta beste hainbat eta hainbat herri ekimenek. 1979an herriarekiko konpromisoan pausu bat gehiago eman zenuen eta Herri Batasunako zinegotzi aukeratu zituzten Durangon. 8 urtetan iraun zenuen.

[1979-1987] zinegotzi, hurrengo belaunaldiei testigua eman arte. Durangoko Museoa, San Agustin Kultur Gunea, Intxaurrondoko behatoki astronomikoa eta hainbat proiektu burutzea izan zen zure obsesioa. Eta nola ez gogoratu zure seme-alaba maitagarriena… «Intxaurra». Jausteko gutxi falta zela hartu zenuen berreraitzeko eta herriari zabaltzeko konpromisoa. Bost urte luzeko lanen ondoren 1988 zabaldu zuen, abertzale eta ezkertiarren mintegia izateko, «Intxaurrak» bere ateak.

Konpromiso politikoaz gain euskera eta gure kultura izan ziren zure bizitzako ardatzetako bat. Konpromiso horrek eraman zituen Gerediaga elkartera eta 14 urtetan zehar [2003-2017] elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea izatera. Mañarian jaioa, Durangon kaskondua, Durangaldea eta Euskal Herriaren herritar amorantea, abertzalea, ezkertiarra, askatasunaren maitalea eta euskalduna izan zinen Jose Mari Bilbao Arteaga «Mañari». Lurra arina izan dezazula.

Search