Martin Garitano Larrañaga | Gipuzkoako Ahaldun Nagusia

Josu

Josu Ikobaltzeta joan da. Apenas zarata atera gabe, inor ez molestatzearren, seguru. Bizi izan den bezala. Inor ez molestatzea eta ahal zuena laguntzea izan baitu helburu.

Josu joan da, eta ez daki berak ere zelako hutsunea utzi digun. Ez daki zelako putada egin digun. Ekiteko orduan behar den diskrezioa, alde egiterakoan ez zen horren beharrezkoa-eta.

Aurretik joan zaizkigu beste lagun asko, eta beraien izenak biharko ikastoletan ikasiko dituztela idatzi nuen, duela gutxi, Txominek utzi gintuenean. Josuren izena ez dute ikastoletan ikasiko, baina ezagutu dugun guztion bihotzetan, bere lagun izateko poza izan dugunon bihotzetan, berarekin berriro bildu artean, suzko eleekin idatzita egongo da.

Josu, gure Josu Haundi, gure Gordito, Jonen Aske, abertzale petoa, gaur gu guztion anaia izendatu nahi zaitut. Goraintziak eman besteei.

Agur eta ohore maitia!

Search