Juan Modesto Arrieta, Zarautz

Juan Mari Arregiri

Apirilean, maiatzean eta urrian NAIZ-GARAn idatzi dituzun Sintromari buruzko artikuluak irakurri ditut interes handiz, hamaika urte baitaramatzat Sintrom hartzen egunero eta kontrolak egiten hilero.

Zure artikuluetan Sintromaren kalteak aipatzen dituzu etengabe, eta ezin ukatu beldur pixka bat sortzen didazula. Kalte askoz ere gutxiago eragiten duten eta kontrol beharrik gabeko alternatiba hobeak daudela azpimarratzen duzu. Aipatzen duzun arazo bakarra: garestiak direla.

Nik dakidala, Sintrom hartzen dugunok arrazoi oso desberdinengatik hartzen dugu, eta zure artikuluetan zaku berean sartzen dituzu kasu guztiak.

Nire kasuan, ordea, zera esaten dit kardiologoak: balbula mekanikoa dudanez, ezin dudala medikazio alternatibo hori hartu. Pentsatzen dut egongo direla medikazio alternatiboa hartu ezin duten kasu gehiago ere.

Zure salaketarekin jarraitzera animatzen zaitut, ea Osakidetzak bere jarrera aldatzen duen, jende asko baitago Sintrom hartzen, aukera daukanean medikazio alternatiboa hartzeko. Baina era berean, eskertuko nizuke salbuespenak aipatzea ere, nire kasuan gaudenoi alarma gutxiago sortzeko.

Mila esker artikuluengatik eta ondo izan.


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Search