Edorta Agirre

Kondenatuko al dugu?

Segun.

Gerra irabazten duenak erabakitzen du zer goretsi eta zer gaitzetsi, zer bultzatu eta zer debekatu. Baita galtzaileak noiz isildu behar den, noiz lagun minei ongi etorria egin, nola pairatu irabazleen aldeko lausengu eta fariseismoak…

Etxean belaunaldi denetan gerra galdu izan dugunoi uztarpe hori ezarri zaigu. Ezaguna zaizue, ezta?

Oraingo Formación del Espíritu Nacional (espainola) aplikatzean, beti bezala behartzen gaituzue, betikoak esan, isildu, ikusi, ebitatu, etab.

Esan dugun hori egia dela frogatzeko, Errusia/Ukraina eta Israel/Palestina ditugu, Euskal Herria adibide baten osagai jartzea lotsagabekeria delako: hiztegi berbera, baina ez simetrikoa, gerra/ inbasioa, terrorismoa kondenatu, nahi izan gabe eragindako heriotzekin kezkatu, asasinatu/abatitu (erdaraz, baina igual dio), terrorismoaren biktimak (alde bakarrekoak), euskara/erdarak (gaztelania eta santanderinoa barne)...

Errealitatea horrela mozorrotzea ez ote da biolentzia? Zergatik ez duzue asmatzen ordena berri bat, egungo errealitatea adierazteko eta ulertzeko? (Bai, hainbeste inaugurazio tartean, astirik ez duzue, baina...).

Search