Pedro San Martin

Kutxabank, zertan ari zara?

Irungo alokairu baten abala lortzeko ekinean egon naiz hilabete batean zehar. Lokal horretan, pobrezian bizi diren eta beharrak dituzten 60 pertsona baino gehiagori elikagaiak ematen dizkiegu.

Hala eta guztiz ere, 5.385,87€-ko abala errefusatu zuten, nahiz eta Iruñeko pisu bat berme moduan aurkeztu eta baita 10.000€ goragoko poliza bat ere. Horretaz gain, Kutxak nire soldata bere banketxean gordetzea eta saldo-transferentzia bat egitea, beste gauzen artean, eskatu zuen. Baina pazientzia agortu zitzaidan dagoeneko lan-bizitza, ogasun-aitorpena, azkeneko hiru nominak, etab. aurkeztu nituelako. Hau guztia dela eta, noraezean daudela uste dut. Kutxabank, zertan ari zara?

Search