Ainara Maia Urroz

Lagun, etor gurekin

«Lagun etor gurekin, denok elkarrekin badugu zer egin» kantua gogora ekarri zigun Urkulluk bere ahots irmoz eta abertzalez igandeko hauteskunde-gauean.

Guk nahi genukeena da hori, denok elkarrekin baitugu zer egin eta; hori da abertzaleok nahiko genukeena: abertzale guztion batasuna. «Guk» taldeak aspaldian kantatzen zuen kantu abertzalea da, Beñat Sarasolak idatzi zuen, eta Pier Paul Berzaitz-ek musikatua.

Guk nahi genukeena abertzaleon batasuna da, bai, baina hori al da benetan Urkulluk nahi zuena hori kantatzean hauteskunde-gauean? Edo bi ur artean dabilen euskalduna al dugu berori?

Alderdi abertzale guztien oinarrietako jende orok abertzaleon batasuna nahi genukeela uste dut Legebiltzarrean, baina gure politikoak ez daude prest subirautzarako eta independentziarako eta kateaz loturiko zakur izaten segitzea erosoago zaie, arrano beltz librea izatea baino.

Arrano beltzaren gisa izan nahi nuke, libre zeru zabalean, jende zoriontsua herri libre batean miretsiz han goitik. Denon zaindari.

Search