Iker Ruiz eta Unax Hoz

Lakua auzoa hilda dago

Azken urteetan, Lakua auzoa oso abandonatuta egon da eta guk proposamen batzuk dauzkagu auzoa bizirik mantentzeko.

Gure lehenengo proposamena, zinema bat irekitzea da. Horrela, gertu izango genuke zinema erdigunera joan beharrik gabe, beste auzoetako biztanleak erakarriko genituzke eta zineman pelikulak gaztelaniaz eta euskaraz jarriko genituzke, euskarazko zinema bultzatzeko.

Gero, diskoteka bat edo kontzertuak jartzea proposatzen dugu.Horrela, auzoa gauez bizirik egongo da eta kontzertuak bukatzen direnean zure etxea gertu eukiko duzu.

Bukatzeko, merkatal-gunean dendak berriro irekitzea eskatzen genuke aisialdirako tokiak irabaziko genituzke eta ez genuke joan beharrik izango beste lekuetara gauzak erosteko.

Hori egin eta gero, espero dugu auzoa berriro bizirik egotea.

Search