Larrabetzuko alkateari erantzuna
Jon Guajardo | Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea
20/01/2020

Osasun zentro bateko baliabideak abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra bitartean antolatzeko moduari dagokionez 20/01/14an argitaratutako gutunari erantzun nahian, zera azpimarratzea: jasangarritasuna eta baliabideen kudeaketa eraginkorra oinarri dituen erabakia izan dela. Edozelan ere, argi utzi nahi dugu, aipatutako osasun zentroko langileek gaitasun erabatekoa daukatela bertako beharrizan asistentzialei erantzuteko.