Lezoko toponimia
Ainara Maya Urroz | Irun
07/10/2019

Ez da agertu inongo prentsarik liburu mardul eta interesgarriaren aurkezpenera, zoritxarrez. Zorionean agertu nintzen Ainara berantetsi baten gisa, udazkenez, Donostiako Alde Zaharrean eta han elkartu nintzen liburuaren egilearekin eta editorearekin.

Urteetako lana izan da Lander Zurutuzak Lezon egin duen hauxe, eta harentzat Jaizkibelgo historia osatzeko azken pieza da liburu hau. Izan ere, Euskaltzaindiak jadanik duela urte batzuk atera zuen Pasaiako toponimiari buruzko liburua nahiz Hondarribikoa, eta Lezokoa argitaratzea falta genuen.

Toponimia lekukotasun bizien ahotik hartu du kontu handiz Lander Zurutuza historialariak 2000. urtetik hona, eta ez da hargatik datu-bilketa soila izan, pertsonak baitaude toki-izenen lekuko, pertsona bat bere etxearen aurrean liburuaren azalean ageri dena, eta Lezoko historia agertzen denez, Euskal Herri osoko historiaren puzzlea osatzen duen beste pieza bat da liburu mardul hau.

Horregatik, ordu erdi itxaron genion prentsari ager zedin, merezi zuelako liburuak, baina gero kafe bat hartzera joan ginen hirurok elkarrekin, Luzien Etxezarreta, Lander Zurutuza eta ni neu, prentsarik gabeko prentsaurrekoaren argazki bat atera ondoren, eta pena da inongo euskal prentsarik edota hedabiderik ez agertu izana.

1813. urtean ere herritar xume eta apala galtzaile. Liburuan, beste lekukotasun askoren artean, Lezoko Herrikoetxe baserriaren lekukotasuna ageri da, eta kafe zaporeko offtherecordean Landerrek erran zigun urte hartan baserri hura saldu behar izan zutela zergak ordaintzeko Irunen frantsesei. Horiek eta beste horrenbeste eta gehiago lekukotasun historiko ageri dira artxibategietatik nahiz herritarrengandik ateratatako informazioari esker.

Horiei buruz gehiago jakiteko beharra du ez soilik Lezo herriak baina Euskal Herri osoak, eta liburu honen hurrengo aurkezpena Lezon egingo dute heldu den urriaren 26an larunbatean, eguerdiz. Bigarren aukera bat ere nahi nuke maitasunean, lehen aldiz oztopoak izan baikenituen ene maiteak eta biok, eta beraz, zuek ere probestu ezazue bigarren aukera hau Lander Zurutuzaren ikerlan mardul interesgarri hau ezagutzeko, bigarren aukerak ez baitira askotan izaten eta!

Articles
Víctor Moreno
18/10/2019
Martin Rezola, Gerardo Luzuriaga eta Jonjo Agirre
18/10/2019
Mario Zubiaga
18/10/2019
Letters
Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu
18/10/2019
Pedro Mari Usandizaga Añorga
18/10/2019
Txema Landa
18/10/2019
Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu
18/10/2019
Latest posts
Martin Garitano
17/10/2019
Dabid Lazkano
16/10/2019