Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Lurraldeko bost lur eremuak

"Sufragettes"-en lehenbizikoen agerpenetatik XIX.en mendean gaurdaino, feminismoak emakumeekiko eskubideentzako hazkundea, nabari nabarikoa izan arren, ezin da esan orobateko eskubide-berdintasunik erdietsi den. Hala eta guztiz ere, urteak iraganda, somatuko genituzkeen keinu feminista zenbait. Apika, hogeigarren mendeko hasieran, zinematografoa keinu feministaren bat agertu arren, baten batzuren margolarien lanean ispiluratu egiten zen emakumeekiko genero guraizanik. Kasu, Picassoren koadroan, "Avignongo andereñoak", oraindik New Yorketik ezinezko baimena jasota munduan zehar ikusiak izatekoak, lur planetaren bost kontinenteak entelekiatzat ebatzita, koloreek sailkatzen dituztelarik ez da soilki lilitxoen egoera tamalgarria, bostetatik biren aurpegiaren kolore ilunek salatzen du emakumeen beraien arteko diskriminazioa. Era berean emakumeen gizonekiko ezinegona argudiatu daiteke, Velazquezen "Ispiluaren Venusak" jasandako zazpi labankada gorputzean, ez halere bere aurpegian, ispiluko irudian agerian denez gero.

Search