Joseba Barriola ‘Maixu’, Joxe Iriarte Bikila | Duintasunaren martxaren partaideak ’

M-22ri buruz pare bat hitz

Pozetik etsipenerako sentimendu gazi-geza, hasteko. Izan ere, Duintasunaren martxan bizi izandakoa (bai ostatua hartzen genuen herrietan zein Madrilen) poztu (eta gogo bete) gintuen, lanetik jada erretretan, baina (osasuna lagun) militantea aktiboak izaten jarraitzen dugun aldetik.

Egun horietan, egoerarekiko nazka eta haserrea ikusi dugu non-nahi eta bidenabar klase elkartasuna martxariekin (ikurrinak eta guzti) jende xehearen aldetik. Eta batez ere, nabarmentzekoa, Martxoaren 22ko antolatzaileak lorturiko arrakasta politiko eta soziala.

Aspaldiko partez (diktatura garairen geroztik) lehenengo aldia da Estatu mailako sindikatu eta talde minoritarioek halako ekimena burutzen dutela. Alderdi eta sindikatu nagusien babesik gabe (are konta izanik) eta komunikabideen boikota edo kaka nahastearen gainetik (zenbait komunikabideetan nazitzat hartzen gintuzten). Horrek adierazten du, egoeraren irakurketa zuzen bat eginez posible dela oztopoak oztopo aurrera egitea. Eta hori guztiz pozgarria da Euskal Herritik begiratuta ere.

Komunikabide nagusien boikota edo joera maltzurra aipatu dut. Alde horretatik harritzekorik ez. Ez ordea, hurbilekoak eta aldekoak ditugun komunikabideen aldetik (Gara eta Berriak, esate baterako) izandako hain jarrera eskasa. Hortik dator pozaren ondorengo etsipena. Bezperetako aleak eta biharamunekoak irakurrita izugarrizko dezepzioa hartu dugu!

Mobilizazio horrekiko LABen azken uneko desatxikimenduak, eta mobilizaziotik kanpoan geratzeren nondik norakoak, gutun honetan egin ezin dugun irakurketa propioa eskatzen du.

Search