Jon Otero Uribarren

Medizina ezin da behartu

Ni zoritxarrez paziente psikiatrikoa naiz.Esan dezaket hemen egunero tortura dagoela. Zergatik? Politikariek onartu dute psikiatriako pazienteei behartzea beraiek esaten duten sendagaia. Medizina buruarentzako? Burua oso konplexua da, zer egin dezake kimikak hor? Ba bai, psikiatrek gure politikari faxisten oniriritziarekin torturatzen dituzte egunero milaka pertsona Euskal Herrian; ta ni naiz bat.

Esan dezaketo pairatu ditudala tortura itzelak 29 urtetan. Egunero behartzen gaituzte farmako psikiatrikoak hartzera, txakurrak moduan tratatzen gaituzte. Ukatzen bazara farmako psikiatrikoak hartzera, lau morroskok lotzen zaituzte ohean gorputz adarretatik eta injekzioa jarri.

Zer dira farmako psikiatrikoak? Drogak. Beldurra ematen dute psikiatrek, izugarrizko izua, ta ez da txantxa; ta dena legala. Farmako horiek drogak dira, duintasuna lapurtzen dizute, fisikoa asko ahultzen dute, tabakoaren beharra ematen dute, egunero amesgaiztoak sortzen dizute, tontotu egiten dute, etsipena dakarte, suizidio gogoa puztu egiten dute, ta hemen bukatu behar dut deskribapena. Luzeegia litzateke, sintoma oso larriak ditu, ta efekto extrapiramidalak jo ezkero, tortura psikologikoa %10a da, ez du graziarik.

Baina drogatuta gauden, ezin gaiteke defendatu, ezta gose grebarik egin, borondatea ezerestatzen baitute. Ni beti izan naiz korrikalaria eta mendigoizalea, ta nuen defendatzeko arma kendu didate: kirola. Penagarria, eta hori deitzen diote demokrazia.

Search