Mieltxo Monfort joan zaigu
Astelenean zer? Urte mordoan halaxe hasten zen zure ostiraleroko deia. Zenbat gai eta zenbat galdera erantzun behar izan dizkizugu urte luze hauetan, Mieltxo. Hasieran Bilbo Hiria Irratiko usotegian, goiko ganbaran… gero telefonoz. Plazer bat izan da zurekin, elkarrekin lanean aritzea ekologisten gai eta kezken inguruan, gure artean ikuspuntu kritikoak, antikapitalistak eta eraikitzaleak konpartitu ditugula, jakina.
Duela hiru astetik ez dugu zure deia jaso eta atzo enteratu ginen ez diguzula berriz deituko. Pena, baina ez eduki dudarik plazer handiz gogoratuko ditugula zurekin pasatutakoak. Bilboko Gaztetxean eta irratian, manifetan, kartelak jartzen, poteak hartzen eta noski perretxikoaz berbetan. Ez adiorik!