Juan Luis Mugertza Unanue

Mihiak gogoa salatu

Egun hauetan, komunikabide askotan, honako esaldi hau, behin eta berriro, irakurri eta entzun izan dugu: «Kataluniar independentistek gehiengo osoa izango dute Parlamentuan», eta zera pentsatu dut: Euskal Autonomi Erkidekoan egindako hauteskundeen gainean, zergatik ez dute inoiz horrelako aipamenik egiten? Eta orduan, lehengoan, gure lehendakariak Kataluniako aferaren inguruan erabilitako hitzak hobeto lagundu zidan ulertzen. Izan ere, elearen esanahiak ezkutuko adierarik ez badu, behintzat, Espainian eta espainiarrekin arazorik ez izateko, Urkulluren ustez, «egonkortasuna» da aukerarik onena.

Search